XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AINTZIN-SOLASA.Lord Kelvin-en hitzok laburbiltzen dute, hein handi batean,
Tamalez, Kimika eta Fisika ikasten ari den ikaslea zientziaren teorizismoan jausten da maiz eta Kimikaren eta Fisikaren irakaskuntza teoria, hipotesi eta ideia abstraktuen azalpen hutsean gelditzen da horren ondorioz.
Fisika eta Kimika zientzia esperimentalak izanik,
Honelako irakaskuntzak noski baditu ondorio zapuzgarriak.
Ikaslea problema baten aurrean jartzen denean, anitz arazorekin topatzen da
Ikasleek problemei dieten beldur handia, azaldutakoaren lekuko adierazgarria da ezpairik gabe.
Ikasleak, klasean irakaslearen azalpenaren bidez hartutako ezagumen du teoriko abstraktu horiek finkatzea eta sakontzea da liburuaren asmo nagusia.
Liburuxkak, irakasleari eta ikasleari zuzenduta daude prestatuak.
Liburu hauen barnean izango duen mamiarekin irakasleari posible izango zaio, gelarako behar duen material praktikoa (problema zein laborategi-praktikak) era erosoan eskuratzea eta gordetzea.
Ikasleak ordea, bi helbururekin erabil ditzake ariketa-liburuok; alde batetik gelan irakasleak azaldutakoa sakondu eta jorratzeko eta bestetik, horizonte berriak aurkitzeko irrikaz klasean irakasleak azaldutakoa zabaltzeko.
Gainera, eta hau azpimarratu beharra dago, liburuxkak ez daude zuzenduta ikasturte jakin bateko programari estu-estu jarraitzeko, baizik eta
Irakasleak erabaki beharko du, landu nahi duenaren arabera, zein liburu eta zein mailetan erabili.
Hiru atal desberdin izango dira.
1. Problemak.Atal honetan problema praktikoak azaldu eta proposatuko zaizkio ikasleari.
Liburuxka bakoitzak Fisika eta Kimikaren alor zehatz bati lotuko bazaio ere, alor hauek zabalak izanik, azpialorretan banatu dira problemak proposatzeko eta azaltzeko unean.
Honela esaterako
Hauetako azpialor bakoitzaren aintzinean, ondoren landuko diren problemetan aplikapen zuzena izango duen teoria azaltzen da, zenbait adibide praktikorekin batera.
Segidan, azpialorraren garrantziaren arabera, problema-mordo handiago ala txikiagoa adierazten zaio ikasleari urratsez urrats.